Interiorismo

Makla arkitekturan interiorismo proiektuak bezeroaren beharren, nahien eta aurrekontuaren neurrira egiten doguz. Hasieratik bukaeraraino garatzen dira, hasierako neurketatik bukaerako akabera arte.

Bezeroak azkeneko emaitzaren benetako ikuspegi bat izateko Makla arkitekturan eraikuntza prozezuan zehar proiektatutako guztiaren 3D modelatuak egiten doguz.

Eraikuntzan parte hartzen daben profesional ezberdinen ondorioz obra jarraipena egiteak susposatu ahal dauan arazoaz jakitun izanik, Makla arkitekturatik zerbitzu integral bat kontratatzeko aukera eskeintzen dogu.

Laburbilduz obra bukatu batean datza, non behin bezeroagaz zein nolako obra izango dan erabaki (obra integrala, obra berria,…), Makla arkitekturan obra garapenerako gremio koordinaketa eskeintzen dogu konfiantzazko eraikuntzako profesionalekin kolaboratuz.

Modu horretan obra era errazean burutzen dogu, bukaerako akabera perfektuzko konpromesuagaz Makla arkitekturaren partez, horrela bezeroari obrako ardurak, ezusteak eta ustekabeak saihestuz.

  • Interiorismo proiektuak.
    • Etxebizitzak.
    • Lokal komertzialak.
    • Bulegoak.
  • Obra aurrekontuak.
  • Diru-laguntzen tramitapena.
  • Gremio koordinaketa.