Eraikuntza

Eraikuntza proiektuen sortzea, idazketa eta zuzenketa egiten dogu, zirriborro orokorretatik hasita obra amaieraraino. Prozesu osoan zehar, bai proiektualan eta baita eraikuntzakoan ere, Makla arkitekturan emaitz hoberena lortzen saiatzen gara bezero bakoitzari tratu pertsonal eta indibiduala eskeiniz.

Makla arkitekturan proiektu bakoitza modu berezi eta bakar baten ulertzen dogu; alde batetik, bezero eta promotorearen ideiei eta gustuetara egokituz, bestetik, proiektuaren lantzean (orografia, arau esparrua,…) eta obraren exekuzioan (material aukeraketa, arazoen konponbideak, epe murrizketak,…) sortu daitekezan baldintza teknikoetara egokituz.

Inguruneko politikagaz erlazionatutako Europako normatiba esparru aurrean, Makla arkitekturan elementu aurrefabrikatu, elementu natural eta energia berreskuratzeko sistemen erabileran kontzientziatu nahi dogu bezeroa eraikuntza jasangarri batera aurrera eginez (Passivehaus). Emaitz hobe bat lortzeko sektore honetan buru diran enpresa garrantzitsueneki kolaborazio estua mantentzen dogu.

Hori dala eta, bezeroa eraikuntza bioklimatikoak eta iraunkorrak  eraikuntza tradizionalarekiko daukan abantailaz jakitun izan daiten estudio konparatiboak egiten eta zuzentzen doguz.

  • Aurreproiektua.
  • Oinarrizko proiektua.
  • Exekuzio proiektuak.
  • Obra zuzendaritza.
  • Passivehaus.