EIT-EEI / EEZ

Eraikinen jabeak derrigorrez hartu beharreko neurri baten datza non zeharberritze lanetan eredu jasangarria bermatu nahi dan. Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT) daukan helburua eraikinen egoera orokorra aztertzea da eta beharrezkoa izango balitz beren mantenimendu egokirako esku-hartzeak proposatu.

Makla arkitektura Eraikinen Ikuskapen Teknikoak gauzatzen doguz, eraikina eta beren ezaugarriak sakonki aztertuz, posible diran patologiak ikertuz, eta egin beharreko lanei buruz informazioa eskeiniz.

Eraikin bat energetikoki eraginkorra da energia konbentzionalaren erabilera murrizten dauanean, energia aurreztuz eta zentzuzko erabilera eginez.

Eraginkortasun Energetiko Ziurtagiria (EEZ) etxebizitza alokatzeko edo saltzeko beharrezkoa dan dokumentu bat da non etxrbizitzaren kontsumo energetikoa adierazten da, baita ere kontsumo energetikoa murrizteko beharrezkoak diran erreformak ere.

Makla arkitekturan Ziurtagiri Energetikoaren erregistroaz arduratzen gara bezeroari eraikinaren ETIKETA energetikoa emonez.

  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT).
  • Eraikinaren Ebaluazio Informe.
  • Eraginkortasun Energetiko Ziurtagiria.
  • Eraginkortasun energetiko etiketa.