TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Bezeroa
Txomin Agirre Ikastola
Kokapena
Ondarroa
Azalera
355 m2
Aurrekontua
77.540,99 €
Programa
Irakaskuntza
Data
2012

Txomin Agirre Ikastola Ondarroako herri bizkaitarreko Kamiñazpi auzoan kokatzen da. Estalitako jolastoki baten falta dala eta, ikastola estalki arin bat eraikitzeko beharrean aurkitzen da.

Irudi moderno eta alaia bilatzen dauan estalki bat proiektatzen da, non ezaugarri nagusiak neguko argiaren sarrera ahalbidetzea eta udako argi-izpietatik babestea diran. Horretarako, altzairuzko eta txapa grekatuzko 13.868,43Kg-ko egitura metalikoa erabili da, ikastolako kolore urdin korporatiboak tonu alaiagoko beste kolore batzuekaz nahastatuz.