estudio-makla-2

Makla arkitektura Arkitekturarekiko eta Hirigintzarekiko debozioz sortzen da 2011. urtean, baita zerbitzu profesional, hoberena eta gaituena eskeintzeko bokazioz ere. Pertsona talde, tekniko eta gazte batez osotuta dago, behar berrietara egokituta eta formakuntza etengabean.

Makla arkitetktura Zuhaitz Etxabe Jauregi eta Iker Martin Lazkano arkitektoek zuzentzen dabe, estudioko bazkide fundatzaileak. Proiektu bakoitzaren beharren arabera estudioa diziplina ezberdineko ohoiko kolaboratzaile sareagaz osatzen da, egindako proiektuen bikaintasuna bermatuz.

zuhaitz

 

Zuhaitz Etxabe Jauregi, 1982 Bilbo. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu dauz ikasketak 2011. urtean bukaturik. Hainbat arkitektura bulegoetan elkar-lanean ibili ondoren eta diseinuarekiko, eraikuntzarekiko eta hirigintzarekiko lanak jorratuta bere estudio propio sortzea erabakitzen dau.

iker

 

Iker Martin Lazkano, 1982 Zalla. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu dauz ikasketak 2010. urtean bukaturik, tartean Politecnico Di Milano-n erasmus beka bat burutuz 2006/2007. Hainbat arkitektura bulegoetan elkar-lanean ibili ondoren eta diseinuarekiko, eraikuntzarekiko eta hirigintzarekiko lanak jorratuta bere estudio propio sortzea erabakitzen dau.